close
Kontaktologia

Gure bezeroei ikusmen konponbide pertsonalizatua eskaintzeko lan egiten dugun ukipen lenteetan 25 urte baino gehiagoko esperientzia dugun profesionalak gara.

Pertsonei ikusmen osasuna eta erosotasuna eman deizaioten produktuetan erreferente izateko lan egiten dugu.

 

ONDO ERABILTZEKO AHOLKUAK

-Ukipen lentea esku nagusiaren hatz erakuslearen gainean jarri. Ukipen lenteak jartzeko era egoki  bat dauka

-Goiko betazala, beste eskuko hatz erakuslearekin heldu, betillen erroetatik, beste eskuko hatz luzearekin beheko betazala heltzen dugun bitartean.

-Ukipen lentea kornean jarri eta gero, ukipen lentea zuen hatza aldendu, gero lehenengo beheko betazala askatu eta azkenik goikoa

-Erabili eta gero, begitik kentzeko, hel ezazu goiko betazala, ukipen lentea behera mugitu pixkat eta hatz erakuslearekin kendu

-Garbitzeko, ukipen lentea esku ahurrean jarri, garbitzeko soluzio-bakarra bota eta hatz erakuslearekin igurtzi bi aldetatik. Soluzio pixkat gehiago bota hondakinak deusezteko. Kutxatilan isurkaria bota eta gero, ukipen lentea bertan sartu. Isurkaria egunero akdatu behar da

-Astean behin garbiketa enzimatikoa egin behar da, hortarako, kutsatilan pastila bota eta gau osoan zehar utzi. Hurrengo goizean, jarri baino lehen isurkari pixakatekin aklaratu.

-Kasu batzuetan, ukipen lenteentzako xaboi espezifiko batekin garbitu beharko da.

-Hobe garbitzeko, garbiketa peroxidoarekin egin daiteke. Kasu honetan, neutralizatu arte itxarotea oso garrantzitsua da.

-Edozein traba nabarituz gero, ukipen letneak berehala kendu eta optiko-optometristarengana joan.

-Ukipen lenteak gomendatutako ordu edota egun gehiagoetan ez erabili, gehiegi erabiltzeak, intolerantzia ekar dezake