close
Terapia bisuala

Betaurrekoekin zuzendu es daitekeen arazoak ere badira, kasu hauetan, ikusmen terapia erabilgarria izan daiteke. Ikusmen arazo bakoitzarentzako egokia diren begi-ariketa espezifikoak dira

-Ikasketa arazoak: Irakurmen arazo asko, begi mugikortasun txar bat, akomodazio arazo, ikusmen oroimen edota perzepzio txar baten ondorio izan daiteke. Hala nola, ikusmen motore integratze arazoak, begi-esku koordinazio txarra edo motrizitate fin arazoak idazmenean atzerakuntza ekar dezakete

-Akomodatiboak: Urritasun edota malgutasun faltak gertura lausotasuna eta gertutik urrutirako aldaketak egitean arazoak erakar ditzake

Binokularra: (estrabismoa,foriak…)ikusmen ardatzen lerrokatze txar batek, nekea, buruko mina, ikusmena bikoitza ikusmen lausoa eta kontzentrazio falta sor ditzazke

-Miopiaren kontrola: Miopia kasu batzuk, ikusmen sistema ezeraginkor eta gehiegizko gertuko ikusmenaren erabilkera baten ondorio dira, kasu hauetan, ikusmen terapiak lagun dezake