close
Optometria aholkuak

HAURRAK: Estrabismo edota ambliopía (begi nagia) aurreikusteko garrantzitua da azterketa bat egitea. Lehenengo azterketa sei hilabete dituenean egin daiteke. Eguzki izpietatik betaurreko on batzuekin babestea ere oso garrantzitsua da.

HELDUAK: Bi urtero behin azterketa bat egitea gomendagarria da, horrela, begiko tentsioa behatu eta begitsarean patologia ezberdinak direla eta sor daitezken aldaketak froga ezberdinez hauteman ahal izateko. .

IKUSMEN DESEROSOTASUNA: Ordenadoreak, tresna elektronikoak edota gertuko ikusmena gehiegi erabiltzeak, ikusmen deserosotasuna erakar dezake. Kasu hauetan, kausa kontutan izanda, betaurreko, filtro espezifiko edo terapia bisualeko ariketekin konpondu daiteke.

UKIPEN LENTEAK: Oso garrantzitsua da ukipen lenteen garbiketa eta mantenuari buruz optiko-optometristak emandako aholkuak jarraitzea. Garbiketa eraren arabera, ezinbestekoa da erabili eta gero ukipen lentea ondo garbitzea. Garrantzitsua da erabilera orduak ez gainditzea eta fabrikatzaileak gomendatutakoan deuzestea, etorkizunean geihegi erabiltzearen ondoriozko tolerantzia falta sahisteko.

BETAURREKOAK:  Betaurrekoak egoera onean mantentzeko, garrantzitsua da ondo garbitzea, batez ere lenteak, hortarako xaboi neutro eta trapu berezi bat erabiliz. Lenteak temperatura oso altu edota oso baxuen eraginpean ez uztea gomendatzen da, baita laketatik babestea ere.

EGUZKIA: Geroz eta garrantzitsuagoa da begiak eguzki izpietatik babestea, katarata edota Makula-endekapena bezelako patologiak sahisteko. Izpi mota ezberdinak daude, UV IR edo ikusgaiak, betaurrekoen erabileraren arabera, UV-z aparte IR-tik babes dezan ere beharko dugu.