close
Entzumen osasuna
GARBITASUNA: Ondo entzun ahal izateko, ezinbestekoa da belarria garbia egotea, ezko eta gorputz arrotzik gabe.
Ez dira belarritako kotoi-zotzik erabili behar, ezkoa entzumen tututik barrena sartzen bait da ezko-tapoiak sortuz.
Entzumen tutuaren kanpoko alderdia egunero xaboiarekin garbitu eta ondo lehortzearekin nahiko izaten da belarria baldintza onetan mantentzeko.
UR PREBENTZIOA: Belarri tutuan ur atxikipenak otitis-a sor dezake. Oso garrantzitsua da belarriak ondo babestea, ur kiroletan batez ere, ahalik eta gehiago otitiseko historiala, drainatze kirurgikoa edota tinpano zulaketa bat badugu. Hortarako produktu ezberdinak daude, neurrira egindako tapoiak segurtasun gehien ematen dutenak izanik.
ZARATA PREBENTZIOA: Zarata, inguratzen gaituen poluzio bat da eta entzumenean mina sor dezake. Lanean, zarata iraunkorren aurrean babestea ezinbestekoa da. Hortarako, lan mota eta soinu mailaren arabera, babes mota ezberdinak daude. Musikaren ozentasuna kontrolatzea garrantzitsua da, batez ere gazteen artean, soinu altuak denbora luzez jasateak, luzarora min atzeraezinak sor bait ditzazke.