Site preloader

IKUSMEN TERAPIA

Ikusmen-terapia ariketa multzo bat da, ikusmen-berreziketa moldakorra (fokuratzea), begi-mugigarritasuna (mugimenduak) eta ikusmen binokularra helburu dituena. Eskola-porrot asko ikusmen-eraginkortasun txarraren ondorio dira, eta horrek nekea, irakurketa txarra, kontzentraziorik eza eta abar eragiten ditu. Arazo horietako asko ezin dira tratatu ez betaurrekoekin, ez lentillekin.

Ikusmen terapiako programa pertsonalizatuaren bidez, ikusmen-errendimendua hobetzen saiatzen gara, estrabismoak, anbliopiak (begi nagia), sakadikoak (irakurketan oso garrantzitsuak diren begi-mugimenduak), astenopia (nekea)… tratatuz.

Hauetako sintomaren bat duzu?

  • Buruko mina
  • Ez du irakurketa gustoko
  • Nekea
  • Begietako gorritasuna
  • Begiak igurzten ditu
  • Irakurtzeko jarrera txarra
  • Hatza erabiltzen du irakurtzeko
  • Irakurtzean galdu egiten da
  • Papela gehiegi gerturatzen du
  • Irakurketaren ulermen txarra

Ikusmen terapia pertsonalizatuaren bidez, betaurrekoekin eta lentillekin konpontzen ez diren ikusizko arazoak trata ditzakegu.

Tratatu dezakegu:

1. ESTRABISMOAK

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 

2. FORIAK (KONBERGENTZIA ETA DIBERGENTZIA LANTZEN DITUGU)

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 

3. AMBLIOPIAK

Begi nagia.

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 

4. ARAZO AKOMODATIBOAK

Gaur egun oso ohikoak dira, ikusmen hurbilaren gehiegizko erabilerak sortutako ikusmen-estresaren ondorioz.

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 

5. SAKADIKOAK

Irakurketan oso erabiliak, erasanda daudenean irakurtzean lerro aldaketa egiteko arazoak izaten dira, hatza ez galtzeko erabili, hitzak nahastu…

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 

6. KONTZIENTZIA PERIFERIKOA

Garrantzitsua kiroletan eta irakurketan.