Site preloader

INGURATZEN ZAITUEN GUZTIA IKUSI ETA

ENTZUTEA ZEIN EDERRA DEN

GURE HISTORIA

70eko hamarkadaren hasieran, Josemarik optika eta audiologia atala ireki zuen familiaren negozioan, FOTO BERSAN, bere aita Josetxok zuzendua. Ordutik aurrera OPTIKA-ARGAZKIA BERSAN izan zen.

Alizia, Karmen eta geroago Agurtzaneren laguntzarekin, negozioa hazi egin zen eta 1990ean Bersanen ondoko lokalean bakarkako ibilbidea hasteko unea iritsi zen.

Ordutik, 1990eko azaroaren 12tik, JOSEMARI OPTICOS gara.

2000ko uztailaren 10ean Benta Berrin optika ireki genuen Mª Angelesen laguntzarekin eta Josemariren alaba eta Josetxoren biloba zen Nerearekin. Horrela Optico izena, Opticos izatera pasa zen.

Taldea hazi egin zen eta urteetan zehar aldatuz joan da. Gaur egun Nerea, Arantza, Jobanka, Susana, Edurne eta Noeliak osatzen dugu Josemari Opticos.

Sorkuntzatik hona denbora igaro den arren, hasierako espiritu berari eusten diogu: tradizioa eta gure paziente/bezeroentzako zerbitzua.

Negozioa gidatu duten hiru belaunaldiek, halaber, bezeroen hiru belaunaldik laguntzen diete, eta gure lan onean eta profesionaltasunean konfiantza izaten jarraitzen dute.

Icono josemari optico
Laboratorio bersan